Mundua

Somaliako erreboltarien esku dauden bi aireportu bonbardatu ditu Etiopiak

Mogadiscio hiriburuko aireportu nagusia da bietako bat, eta matxinatuen arabera, pertsona bat soilik zauritu da eraso horietan. Somaliako erreboltari islamistek "gerran sartzera" derrigortu dituztela adierazi du bart Etiopiako lehen ministroak.

2006ko abenduaren 25a
14:04
Entzun
Mogadiscioko Nazioarteko Aireportua, eta hiriburutik ehun bat kilometrora dagoen Baledogle hirikoa bonbardatu ditu gaur goizean Etiopiako Armadak. Arestian aipatu bezala, pertsona bakar bat, emakumezko bat, zauritu da eraso horietan, baina itxi egin behar izan dituzte.

Aireportu horiek Somaliako erreboltari islamisten mende daude, hau da,Auzitegi Islamikoen Batasunaren esku. Somaliako trantsizio Gobernuaren aurka altxatu dira Auzitegi Islamikoak -Gobernuaren ahultasuna baliatuz-, eta Etiopiari ere gerra santuaren mehatxua egin diote.

Erreboltarien adierazpen hori dela eta, "gerran sartzera behartu" dituztela adierazi dubart Etiopiako lehen ministro Meles Zenawik; "gerra ahalik eta lasterren irabazteko asmoa" dutela azpimarratu du.

Bitartean, Somaliako trantsizio Gobernuak mugak itxi ditu, erreboltariak Etiopian sar daitezela galarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.