Somalian 27 lagun hil dira barne mugako borroketan
MUQDISHO. Somaliako Puntlandia eskualdearen mugan, 27 lagun hil dira azken egunetako borroketan. Puntlandia lurralde independentea da de facto, nahiz eta nazioartearen onarpena ez izan. Hango soldaduen eta Somaliako Al Shabaab milizia islamistaren artean izan dira borrokak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu