Somalian erasoaldia hasi du Kenyako armadak
NAIROBI. Kenyako armadak Abu Shabab Somaliako milizia islamistaren aurkako erasoaldia hasi du. Hegazkinekin haren posizioak bonbardatu ditu, eta lurreko indarrak Somalian sartu dira. Kenyan hainbat eraso egitea egotzi dio Nairobik Al Shababi —tartean bi mediku boluntarioren azken bahiketa—. Somaliako armadak Nairobirekin bat egin du, eta Al Shababek Kenyari erasotzeko mehatxua egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu