Somalian hogei zibil hil dira gutxienez istiluetan

2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
MUQDISHO. Gutxienez hogei zibil hil eta 45 zauritu dira Somaliako hiriburuan, armadaren eta Al Shabab talde gerrillariaren arteko tiroketetan. Somaliako Gobernuak terroristatzat du Al Shabab taldea, eta hura herrialde osotik kanporatzeko lanetan ari dela esan du tiroketa justifikatzeko. Al Shababeko buruek euren garaipentzat jo dute, sei soldadu hil eta bi preso hartu dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.