SOSLAIA. Jerusalemen judutzearen bultzatzailea

2006ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Jerusalemgo alkate bi bider (1993-2003) izan da Ehud Olmert, eta hiria areago judutzeko eta palestinarrak zeharka zein zuzenki bidaltzeko politika egin izana egotzi diote hauek.

1945eko irailaren 30ean jaio zen, Binyaminan (Haifa ondoan), artean Londresek Palestina menperatzen zuela. Unibertsitate Hebrearrean Psikologia, Filosofia eta Zuzenbidean diplomatu zen. Abokatu gisa jardun izan da, baita hainbat ministeriotan ere. 1973tik da Knesseteko diputatu, iazko udazkena arte Likuden eta ordudanik Kadima alderdian. Iaz esan zuen damu zuela 1978an Camp Davideko Akordioa (Israelen eta Egiptoren artekoa) errefusatu izana. Denboraren distantziarekin, Sinaitik (Egipto) erretiratu izana egoki ikusten zuela azaldu zuen iaz. Sharonen politikaren jarraitzailea izan da Olmert, eta orain bera ari da Zisjordaniako zati batzuetatik erretiratzea antolatzen.

Bozetako kanpainan, bere bi semek eta alabetako batek Armadan zerbitzatzeari uko egin diotela, eta semeak atzerrian bizi direla egotzi dio Likudek. Haren seme-alabak eta emaztea Meretz ezkerreko alderdiaren eta objektoreen inguruan dabiltza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.