Irudia. AEB
SOSTENGUA MYANMARKO TRANTSIZIOARI
Indar sinboliko handiko bisita izan da Aung San Suu Kyi Myanmarko oposizioko buruzagi historikoak AEBetara egin duena. Kongresuko urrezko domina jaso ondotik, Barack Obama presidenteak hartu du Etxe Zurian. AEBetako agintariek Nelson Mandelarekin eta Mahatma Gandhirekin alderatu dute Suu Kyi, eta Obamak erabateko sostengua agertu dio Myanmarren hasitako trantsizio prozesuari. Suu Kyik, berriz, Myanmarren aurkako zigorrak leuntzeko eskatu die AEBei. Washingtonek, oraingoz, Thein Sein Myanmarko presidentearen aurkako zigor ekonomikoak kendu ditu. Hain zuzen, Sein New Yorkera joango da heldu den astean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu