Alderdi Sozialdemokratak eta Alderdi Kontserbadoreak osatutako koalizioak irabazi ditu Errumaniako Legebiltzarreko hauteskundeak, botoen %33,09 jasota. Oposizioan egon dira biak azkeneko legealdian.
Alderdi Demokrata Liberala ((PDL) geratu da bigarren, %32,34rekin -Traian Basescu presidentearen gertuko alderdia da-. Hirugarren, Alderdi Liberal Nazionala (PNL), %18,57rekin -gobernuan dago gaur egun eta bertakoa da Calin Popescu Tariceanu lehen ministroa-.
Botoen %99,62 dute zenbatuta.
Mundua
Sozialdemokratak irabazle Errumaniako Legebiltzarreko hauteskundeetan
%33,09 lortu du Alderdi Sozialdemokratak eta Alderdi Kontserbadoreak osatutako koalizioak. Alderdi Demokrata Liberalak %32,34 bildu du eta Alderdi Liberal Nazionalak %18,57.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu