Alemania

SPDk baiezkoa eman dio koalizio handiari

Bost orduko hitzaldien ostean, alderdiko kideek babestu egin dute Schulzen proposamena, baina eztabaidak argi utzi du alderdikideen arteko arrakala. 

Andrea Nahles eta Martin Schulz, elkar besarkatzen, kongresuaren amaieran. SASCHA STEINBACH, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko urtarrilaren 22a
12:39
Entzun

Ez zegoen baiezkoa esatea beste biderik, eta horrela esan die Martin Schulz SPDko buruak ere. Alternatiba bozak egitea zen eta horrek sozialdemokraten gainbehera eragingo zuen, edo hori defendatzen zuten baiezkoaren aldekoek. Hala eta guztiz ere, SPDko kideek koalizio handiari emandako baietza ez da erabatekoa izan. 

Bost orduko hitzaldi eta eztabaiden ostean, aldeko 362 boto jaso ditu proposamenak eta kontrako 279. Schulzek bere alde zituen buruzagi nagusiak, baina ez hala gazte mugimenduak. "Alemaniaren eta Europa egonkor baten" aldeko haren hitzek ez dituzte militante berrienak konbentzitu.

SPDko buruak onartu zuen Merkelen taldearekin lortuko akordioa "hobetu" zitekeela, eta horretan ahalegintzeko hitza ere eman zuen. Besteak beste, osasun publikoa hobetzeko eta errefuxiatu familiak elkartzeko. 

Angela Merkel kantzilerrak ontzat eman du SPDren baietza, baina ohartarazi du hori ez dela bidearen amaiera. "Negoziazio saio luzeak ditugu aurretik. Horretarako hilaren 12ko aurreakordioan oinarrituko gara". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.