ALEMANIA

SPDko disidenteak alderdi berria eratu eta bozetan lehiatuko dira

Erredakzioa
2004ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Alemaniako Gobernuan den gorri-berdeen koalizioaren SPD eta Berdeek osatua erreforma sozialekin ados ez dauden SPD alderdi sozialistako kideek eta zenbait sindikalistak osatutako plataformak alderdi berria sortuko duela iragarri zuen atzo plataformako zuzendaritzako kide Klaus Ernstek. Gainera, alderdia 2006ko hauteskundeetara aurkeztuko dela jakinarazi zuen.

Plataforma joan den udaberrian eratu zuten, Lan eta Gizarte Lanren Hauteskunde Alternatiba izenarekin. Egundaino dituen 5.577 kideen artean alderdi bilakatzearen inguruko galdeketa egin ondotik %96,2k aukera horri argi berdea eman diote, Ernsten esanetan. Alderdi berria heldu den urtarrilaren 22rako abiatzea espero dute plataformako kideek, eta maiatzaren 6 eta 7an sorrera kongresua egitea aurreikusi dute. Ernstek gaineratu zuenez, egun plataforma gidatzen duten pertsonak alderdiko zuzendaritzarako hautagai gisa aurkeztuko dira. Oraingoz plataformako kideek ez dute argitu SPDko presidente ohi Oskar Lafontainerekin izango duten harremana. SPDko buru eta Alemaniako kantziler Gerhard Schroederren kritiko nagusietako bat da Lafontaine, eta duela hilabete batzuk aditzera emanzuen agian talde berria sostengatuko zuela.Bestalde, plataformako zuzendaritzako beste kide batek, Axel Troostek, atzo esan zuen harreman gutxi dutela PDS Sozialismo Demokratikoaren Alderdiarekin (Ekialdeko Alemaniako alderdi komunistaren oinordekoa), plataformak apenas duelako egiturarik Ekialdeko Alemanian, PDS indartsua den eremuan.

CDUko burua, kolokan

Bien bitartean, hedabide batzuek jakinarazi dute CDU Batasun Kristau-Demokratako idazkari nagusi Laurenz Meyerrek RWE energia enpresa taldearen bertan lan egin zuen soldata eta onurak jasotzen segitu duela alderdiko kargua hartu ondoren ere. «Etikoa ez den jokaera» leporatu diote batzuek; ustelkeria, beste batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.