Sri Lankako armadari 45 zibil hil izana leporatu diote tamilek

Trincomalee eskualdean eginiko aire bonbardaketa batean 45 zibil hil eta 200 zauritu direla dio LTTEk

2006ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
ane azurmendi

Sri Lankako armadak bonbardaketa batean, gutxienez 45 zibil hil eta 200 zauritu dituela esan dute LTTE Tamil Eelameko Askatasun Tigreek. Kathiraveli inguruan izan zen bonbardaketa, tamil tigreek duela bi aste itxitako ubidetik gertu. Tricomalee barrutianazken bi asteetan armadaren eta gerrillari tamilen artean liskar handiak izan dira eta atzoko bonbardaketa ere barruti berean izan zen.

Erasoaldian milaka soldaduk parte hartu dute, tamil tigreen arabera. Kallaruko kanpamendutik atera ziren soldaduak Maavilaru ubiderantz eta leku hartatik ihesi zihoazen milaka lagun erasotu zituzten airetik artilleria jaurtiz, tamilen esanetan. Bestalde, Segurtasun Nazionalerako Prentsa Zentroak «segurtasun indarrak tigreen erasoak erantzun beharrean» aurkitu zirela adierazi du. Armadak berriz ere ubidearen kontrola berreskuratu nahi duela gaineratu zuen. «Ur edangarria 15.000 lagunengana iristea da gure helburua».

Upali Rajapakse armadako bozeramaileak zibilen heriotzen berri ez duela adierazi zuen. Gerrillari tamilek zibilak giza-ezkutu gisa erabiltzen dituztela eta armadak ez dituela zibilak erasotzennabarmendu zuen Rajapaksek.

Gobernuak gerra nahi duela, bestela egoera ulertzeko beste modurik ez dagoela adierazi zuen, bestetik,LTTEk.

Tamilen bozeramaileak haien taldeko hiru lagun hil eta zazpi zauritu direla esan du, baina armadak hildako gehiago jasan dituela nabarmendu du, nahiz eta armadaren iturriek gerrillariek hildako asko jasan dituztela adierazi duen.

LASAITASUN EGOERA BUKATU DA. Astearte gauean LTTEk gatazka sortu duen ubidearen ateak ireki behar zituela adierazi zuen. Horrela berriz ere ura 15.000 familiengana iristeko. Erabaki berri harekin bazirudien arazoa konpondu egingo zela. Tamilek iragarpena egin eta hurrengo egunean armadak bonbardaketa egin zuen atzo.

Trincomalee barrutian uztailaren 26an hasi ziren gatazkak. Sri Lankako armadak LTTEren kokapenak bonbardatzen hasi zen eta tamilek, haien lurretako ubidea baina gobernuaren kontrolpean dauden lurrak ureztatzen dituena blokeatu zutenean. Azken bi asteotan 440 lagun hil dira borroketan.

Azken egunetan egoerak okerrera egin du eta tamilek2002an sinatutako su-etena bertan behera utzi nahi dute. LTTEk Sri Lankako ipar ekialdean autonomia handiagoa nahi du, bertan gehiengoa tamilak dira estatuaren gainontzekoan ez bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.