Sri Lankako errefuxiatuen egoera larria dela salatu du NBEk

Erredakzioa
2007ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Nazio Batuen Erakundeak zuzentzen duen MPE Munduko Elikadura Programak ohartarazi du, ezer egin ezean, Sri Lankako errefuxituei laguntzeko dirurik gabe geratuko direla apirilaren amaierarako. Batticaloako errefuxiatu guneetan 155.000 pertsona daude egun. Joan zen astean soilik, 95.000 errefuxiatu gehiago heldu ziren kanpamentu horietara. Baina, arazoa da ez dagoela guztientzako adina janaririk. «Baliabideak bukatzen ari zaizkigu eta elikagairik gabe geratuko gara apirilaren amaierarako», ohartarazi du MEPeko eledun Simon Pluessek.

Gizarte laguntzarako erakundeen arabera, berriz, kanpamenduetan ez dago jada tokirik jende gehiagorentzat, eta gero eta zailagoa da guztientzako oinarrizko zerbitzuak eta beharrezko elikagaiak lortzea. Horretaz gain, NBEk leporatu die tamil tigreei, giza laguntzaren banaketa oztopatzea. Hori nahikoa ez, eta atzo jakinarazi zuten iturri ofizialek, ustez gerrillarienak ziren lau ontzi urperatu zituztela, herrialdearen iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.