mundua

Sri Lankako Gobernuak gerrillari tamilen "porrot militarra" aldarrikatu du

Gerrillari tamilen buruzagi nagusiaz, beste buruzagi guztiak hil dituela adierazi du Sri Lankako armadak. Gerrillari tamilek ez dute Prabhakaranen heriotza baieztatu.

2009ko maiatzaren 18a
15:39
Entzun
Sri Lankako Gobernuak gerrillari tamilen "porrot militarra" eta "izua nagusi izan den hiru hamarkaden amaiera" aldarrikatu du. Sarath Fonseka Sri Lankako Defentsa ministroak "herrialdea askatzeko Mahinda Rajapaksa presidenteak agindutako lana" gaur amaitu dela adierazi du.

Izan ere, Sri Lankako armadak jakinarazi duenez LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreen buruzagia, Vellupillai Prabhakaran, hil dute eraso batean. Buruzagiaz gain, bigarren postuan zegoen Pottu Amman eta beste buruzagi guztiak ere hil dituztela adierazi du Sri Lankako Gobernuak.

Gerrillari tamilek ez dute informazio hori baieztatu. Armadak gatazka gunean "sarraskia" egin duela salatu dute Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreek.

Prabhakaran LTTEko buruzagia Sri Lankako iparraldeko gatazka gunetik anbulantzia batean ihes egiten saiatu denean hil dute Sri Lankako Gobernuaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.