Mahinda Rajapaksa Sri Lankako presidente berriak legebiltzarra desegin du gaur, parlamenturako hauteskundeak egin ahal izateko. Ez du egunik zehaztu, baina hauteskundeak apirilaren 8an izan daitezkeela aipatu dute.
Presidentziarako bozak urtarrilaren 26an egin zituzten, eta Rajapaksak botoen %57,8 eskuratu zituen. Sarath Fonseka armadako buru ohiak, %40,1. Honek salatu zuen iruzurra egon zela, baina Sri Lankan ez du horretan nahikoa babes lortu, eta nazioarteak ere ez dio lagundu
Hain justu, atzo Fonseka atxilotu egin zuten, lege militarra hautsi zuelakoan. Herrialdea uzteko asmoa zuela iragarria zuen, gobernuak bera hil nahi duelakoan. Gobernuak, aldiz, presidentea hiltzeko plana antolatzea egotzi zion. Fonsekari segurtasun zerbitzuak kendu zizkioten hauteskundeen ondoren.
munDUA
Sri Lankako Legebiltzarra desegin du presidenteak, hauteskundeak egiteko
Presidentziarako bozak urtarrilaren 26an egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu