Mundua

Sri Lankako presidentea epaitzea baztertu du Australiak

Srilankar batek jarri du salaketa Tamil Tigreen aurkako borrokan milaka zibil hiltzeagatik. Aste honetan Australiara joatekoa da Mahinda Rajapaksa Sri Lankako presidentea.

2011ko urriaren 25a
16:36
Entzun

Mahinda Rajapaksa Sri Lankako presidentea gerra krimenagatik salatu dute Australian. Tokiko hedabideek jakinarazi dutenez, Arunachalam Jegatheeswaran srilankarrak jarri du salaketa, tamilen kontrako jazarpenagatik. Salatzaileak dio Australian legezkoa dela salaketa hori.

Rajapaksa presidentea aste honetan Commonwealth erakundearen osatzen duten herrialdeetako buruek egingo duten bileran parte hartzekoa da Australian. "Gerra kriminal hori nire herrialdera etorriko da eta 2009an milaka tamilen heriotzagatik kargu hartzea nahi dut", esan du salatzaileak.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, Sri Lankaren eta Tamil Tigreen arteko 37 urteko gerran 80.000 eta 100.000 pertsona artean hil dira; horietatik 40.000 2009an gatazkaren azken hilabeteetan hil ziren zibilak izan ziren.

Julia GIllard Australiako lehen ministroak esan du horrelako salaketa batek aurrera egiteko Robert McCielland fiskalaren baimena behar duela. Jegatheeswaranek esan du bidali diola horri gutun bat salaketaren berri emanez. Bere bulegoan, ordea, ez dutela ezer jaso diote.

Aurreko astetik Australian dauden zenbat goi-kargudun srilankar ikertzen ari dira 2009ko sarraskian izan dezaketen erantzukizunagatik, tartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.