Irlanda iparraldea

Stormonteko alderdien arteko eztabaida “erabakigarriak” hasi dituzte

AEBetako diplomazialari Richard Haassek bideratuko ditu bake prozesuan oztopo izaten ari diren gaiei buruzko elkarrizketak.

2013ko irailaren 17a
17:59
Entzun

Iraganeko zauriak, banderaren auzia, desfileena, edo bi komunitateen arteko bizileku eta hezkuntza bereizien gaineko eztabaidak izango dira Martin McGuinness Irlanda iparraldeko lehen ministrordearentzat gai “erabakigarriak”, horiek gainditzeko ezintasuna “prozesuaren kalterako” izan baita. Oztopoak atzean uzteko laguntzera iritsi da Richard Haass Belfastera, George Bushen garaian Irlanda iparralderako AEBetako mandataria izan zena.

Gaurtik urtea amaitu bitartean ariko da Haass Stormonteko alderdietako ordezkariekin. Alderdiok eskatuta dago Belfasten, baina alderdi nagusiez gainera, alderdi txikiagoen eta eragile sozialen iritziak eta proposamenak jasotzeko bideak ere jarriko ditu, oztopoak gainditzeko lagungarri izan daitezkeelakoan.

Azken hilabetotan kalean izandako istiluak dira Haassen ustez “aurrera egiteko ezintasunaren indikatzaileak”. Hala ere, uste du egungo egoera duela hamabost urtekoa baino “askoz hobea” dela, eta prozesuek “berrikusketa eta elkarrizketa saiakera etengabeak” behar dituztela aurrera egiteko.

Argi utzi nahi izan du ez dagoela Belfasten AEBetako Gobernuren ordezkari gisara, baina Joe Biden presidenteordearekin “harreman zuzena” dauka, eta “interes berezia” dago Washingtonen prozesuak aurrera egin dezan, Barack Obamak Belfastera egin zuen azken bisitan argi utzi bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.