frantzia

Strauss-Kahnen aurkako auzi bat artxibatu egin du Frantziak

Nazioarteko Diru Funtseko buru ohiari Lilleko prostituzio sare batekin lotura edukitzea eta bortxaketa bat egitea egotzi zioten.

2012ko urriaren 2a
16:10
Entzun

Lille-ko (Frantzia) Fiskaltzak artxibatu egin du ustezko bortxaketa bat zela-eta Dominique Strauss-Kahn (Frantzia, 1949) NDF Nazioarteko Diru Funtseko buru ohiaren aurka zabalik zegoen auzi bat. 2010ean Washingtongo hotel batean izan zen ustezko erasoa, "festa" bateko emakume baten aurka, eta Strauss-Kahn urte honen hasieran atxilotu egin zuten Frantzian, Lilleko prostituzio sare batekin zeukan ustezko loturagatik eta bortxaketa bategatik.

Polizia iturrien arabera, festa horiek Paris, Lille, Brusela eta Washingtonen izan ziren, Frantziako bi enpresariok antolatuta. Hitzordu haietara joaten ziren emakumeak prostitutak zirenik ez zekiela esan zuen Strauss-Kahnek. 30 orduan atxilotuta egon ostean, libre utzi zuten.

Emakumezkoak deklarazioa aldatu egin zuen, esanez "sexu jokoak" izan zirela haiek, bortxaketarik ez zela gertatu.

Strauss-Kahnek 2011n ere sexuari lotutako auzi bat izan zuen: maiatzean New Yorken atxilotu egin zuten, hotel bateko zerbitzari bat bortxatzen saiatu izana leporatuta. Milioi bat dolarreko bermepean aske geratu zen urte bereko uztailean.

Frantziako Alderdi Sozialistako kidea da, eta NDFko buru 2007tik 2011ra arte izan zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.