Strauss-Khani «ez dagoen delitu bat» egotzi diotela dio haren abokatuak

Proxenetismoagatik inputatu dute Frantzian, eta bihar hastekoa da haren aurkako epaiketa zibila New Yorken

Erredakzioa
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Dominique Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko idazkari ohia talde antolatu batean proxenetismoa egiteagatik inputatu du Lilleko auzitegiak, eta kontrol judizialpean utzi dute aske, 100.000 euroko bermea ordainarazita. Ia zortzi orduko galdeketa egin zioten herenegun, eta bere lagun enpresariek antolatutako sexu jokoetan parte hartzeagatik inputatu dute. Prostituzioa babesteko laguntza eman zuelakoan, Strauss-Khani proxenetismo larriagotua egotzi diote. Haren abokatu Henri Leclercek esan du ez dagoela egozten dioten delitua: «Moral aldetik edozer esan liteke haren jokabideaz, baina ez zuen legerik urratu». New Yorken, berriz, gaur hasiko da Strauss-Khanen aurkako epaiketa zibila, sexu erasoagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.