"Ez da gerrilla jardunik izango; gure kideek beren premia naturalak asetzeko mugimenduak baino ez dituzte egingo", dio PKKren zuzendaritzak plazaratu duen agiriak. "Kurduen arazoa konpontzeko prozesu demokratiko bat bultzatzeko itxaropenez" eman dutela su-etena zehazten du. Halaber, PKK-ko buruzagi guztiei "su-etena garaile izan dadin" berrantolateko deia egin die.
Turkiaren menpeko kurduen gerrilla da PKK, eta su-eten mugagabea ematen duen bigarren aldia da oraingoa. Aurrekoa 1999an aldarrikatu zuen, Turkiako indar bereziek Abdula Ocalan buruzagi nagusia Nairobin preso hartu ostean. Bost urtez eutsi zioten su-etenari, baina Turkiako Estatuak gogor eutsi zion estrategia errepresiboari.
Azkenaldian, PKKren eta Turkiako Armadaren arteko enfrentamendu ugari izan dira. Ostegunean, su-etena emateko deia egin zuen Ocalanek.
Mundua
Su-eten mugagabea eman du PKK-k
Bihar jarriko du indarrean PKK Kurdistango Langileen Alderdiak gaur iragarri duen su-etena. Mugagabea dela agertu dute, eta Turkiako Armadak eraso egiten ez dien bitartean iraungo duela. Horrenbestez, Abdula Ocalan buruzagi presoak ostegunean egindako deialdia aintzat hartu du PKK-k. "Prozesu demokratiko bat bultzatzea" da erabakiaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu