Nepal

Su-etena puskatu du Nepalgo gerrilla maoistak bake negoziaketak bertan behera utzi ondoren

Duela zazpi hilabete hasitako su-etena puskatu du Nepalgo gerrilla maoistak. Gobernuak bake negoziaketetan "amorerik eman" ez duelako puskatu dute maoistek su-etena. "Su-etenak eta bakera iristeko elkarrizketak ez dute zentzurik Gobernuarentzat", adierazi du Nepalgo maoisten buruzagi Pushpa Kamal Dahalek, web orri batean.

2003ko abuztuaren 27a
13:41
Entzun
Astebete negoziatzen pasa ondoren, bertan behera utzi dute maoistek su-etena. Talde horrek hauteskundeak egin nahi ditu konstituzio berria egiteko, baina erabaki hori ez zaio Gobernuari gustatu. Hala ere, Gobernuak oraingo Carta Magna aldatzeko asmoa duela adierazi du.

Gobernuak ere hausketa horren inguruko iritzia eman du. Nepalgo Gobernuko Finantzetako ministro eta negoziaketen buru Prakash Chandra Lohanik Gobernua erabakiarekin "ez dagoela gustora" esan du, baina ez du beste ezer gehiago esan. Segurtasuna eta zaintza handitu dezaten agindu du Gobernuak.

Nepalgo armadak esan duenaren arabera, militarren patruila bat erasotu dute 200 maoistek Paanchtharren, eta bertan, zazpi maoista hil dira. Beste eraso batean, hiru polizia hil zituzten maoistek Sarlahin.

Maoistek 1996an hasi zuten borroka. Euren helburua Nepal errepublika komunista batean bihurtzea zen. Orduz geroztik, 8.000 pertsona hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.