Siria

Su-etenarekin bat egingo duela iragarri du Siriako Gobernuak

Estatu Islamikoaren aurkako borroka jarraitzera baldintzatu du Damaskok menia.

Baxar Al-Assad Siriako presidentea, artxiboko irudi batean. SANA / EFE
2016ko otsailaren 23a
11:03
Entzun

Bezperan Siriako oposizioko koalizio nagusiak egin bezala, Siriako Gobernuak ere onartu egin du AEBek eta Errusiak bultzatutako su-etena, beti ere, Estatu Islamikoaren eta Al-Nusra Frontearen aurkako erasoaldiak ebere horretan jarraitzen badu.

Damaskok iragarri du Errusiarekin hitz egingo duela datozen egunetan erabakitzen "zein eremu" sartuko dituzten su-etenaren baitan. Hala ere, ohartarazi du herritarren edo gobernuaren aurkako erasorik bada "bere burua defendatzeko eskubidea" erabiliko duela.

Ondo bidean, larunbatean sartuko da indarrean su-etena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.