Sudango Gobernuak eta Darfurko LJM Askapena eta Justizia Mugimendua gerrillak bake akordioa sinatu dute Qatarren. Omar al Bashir presidentea, matxinoen ordezkariak eta Qatarko eta Afrikako zenbait herrialdetako presidenteak izan dira ekitaldian.
Darfurko gerrilla nagusiek, ordea, JEM Justizia eta Berdintasuna Mugimenduak eta SLM Sudango Askapenerako Mugimenduak uko egin diote hitzarmena egiteari. Nazioarteko Zigor Auzitegiak Al Bashirren aurkako atxilotzeko agindua emana du, Darfurren genozidioa egitea egotzita. Bertzalde, Nazio Batuen Erakundeak Hego Sudan onartu du. Erakundeko 193. estatua izanen da.
Sudanek eta Darfurko matxino talde batek bakea sinatu dute
Khartumek LJM gerrillarekin egin du hitzarmena; JEM eta SLM talde nagusiek uko egin diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu