Sudanek «etsai» izendatu du Hego Sudan
KHARTUM. Sudango Parlamentuak «etsai» izendatu du Hego Sudango Gobernua, duela astebete Heglig bi herrialdeen mugako eskualdea hartzeagatik. Parlamentuko presidente Ahmed Ibrahimek erran du diputatuek bat egin dutela Hego Sudango Gobernua «garaitzeko». Bertzalde, hegoaldeko agintariek jakinarazi dute Sudango hegazkinek NBEko indarren kanpamentu bat bonbardatu zutela herenegun. Ez zuten inor hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu