Sudango armadak 40 matxino hil ditu Darfurren
JARTUM. Darfurko iparraldeko eskualdean, matxinatuen taldeen aurkako eraso batean, 40 jazarle hil dituela iragarri du Sudango armadak. Eremu horretatik matxinoak kanporatu dituela eta kontrola berreskuratu duela ere azaldu du. Matxinoek, aldiz, lau gudarostek armadari aurre egin eta garaitu egin zutela azaldu dute. Armadak, baina, matxinoen hitzak gezurtatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu