Sudango Gobernuak hamazazpi alderdi legez kanpo utzi ditu

Hego Sudango herritarrak izatea egozten diete; tartean SPLM-N alderdi independentista dago

Erredakzioa
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Sudango Gobernuak hamazazpi alderdi politiko legez kanpo utzi ditu, Hego Sudanekin duten harremanagatik. Gobernuaren arabera, alderdi horietako kide gehienak Hego Sudango herritarrak dira, beraz, «atzerritarrak» dira. Izan ere, Hego Sudanek independentzia lortu zuen joan den uztailean.

SPLM-N alderdi independentista da debekatutako bat. Azken asteetan areagotu egin da alderdiaren eta Sudango Gobernuaren arteko tentsioa. Izan ere, liskarrak izan dira Hego Sudango mugan, armadaren eta talde armatu batzuen artean; talde horiekin lotzen dute SPLM-N.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.