Atzo gauean 197 pertsona hil ziren Sudango kostaldean, Saudi Arabiara joan nahian. Sudango portutik jakinarazi dutenez, hondoratu aurretik etorkinak zeramatzan ontziak su hartu zuen. Soilik hiru pertsona atera dira bizirik.
Hildakoak Sudangoak eta inguruetako herrialdeetakoak ziren. Sudango agintariek ez dute oraindik argitu nondik atera zen ontzia. Ohikoa izaten da etorkinak daramatzaten ontziak ateratzea Somaliatik, Saudi Arabiara bidean. Asko, ordea, Yemenen geratzen dira, gertuago baitago.