Sudango oposizioak prest du gobernatzeko bide orria
KHARTUM. Gobernuaren aurkako hogei eguneko protesten ostean, Alternatiba Demokratikoa deituriko agiria adostu dute Sudango oposizioko zortzi alderdik. Idatzian, 1989tik agintean den Omar Hassan al-Baxirren gobernua eroraraziz gero, hiru urteko trantsizio aldia adostu dute behin behineko gobernua osatzetik hauteskunde irekiak egin artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu