«Sudango lurrak, bere antzinako mugekin, ezin gaitu gu eta Herri Mugimendua [Hego Sudan askatzeko mugimendua] hartu. Bietako batek alde egin beharra dauka». Gogor mintzatu da Omar Hassan al-Baxir Sudango presidentea, eta, nazioarteko presioari entzungor eginez, Hego Sudanekin negoziatzera esertzeko inolako asmorik ez duela jakinarazi du.
Indarkeriaren bidea hautatu du Al-Baxirrek, eta Hego Sudanek Sudango lurraren aurka egindako edozein erasori aurre egiteko eskatu dio armadari. Hegligeko garaipena ez da Hego Sudani emango dioten «azken irakaspena», Al-Baxirrek jakinarazi duenez, eta hori hegosudandarrei «indarrez jakinarazteko» prest agertu da. Hain justu, bi herrialdeek aldarrikatzen duten Hegligeko lurretan Hego Sudango 938 soldadu hil dituela esan du Khartumek. Petrolio ugari dago eskualde horretan. Iragan apirilaren 10ean Jubako tropek Heglig okupatu zuten, eta hamar egun geroago esan zuten erretiratu egingo zirela.
Bestalde, Jubak salatu du Sudanek mugatik 200 kilometrora dagoen Bentiu hiria bonbardatu duela airez, eta baita Unity eskualdeko beste zenbait petrolio gune ere.
Sudango presidenteak uko egin dio Hego Sudanekin negoziatzeari
Khartumek Hego Sudango hiri bat bonbardatu du; Hegligen 900 soldadu hil dituela dio Sudanek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu