Sudani eta Hego Sudani zigorrekin mehatxatu diete
KHARTUM. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak zigorrak ezartzeko mehatxua egin die Sudani eta Hego Sudani. Hiru hilabete baino lehen borrokak eten eta negoziatzeari ekiten ez badiote, Segurtasun Kontseiluak zigor ekonomikoak ezarri eta harreman diplomatikoak etengo ditu bi herrialdeekin. Bestalde, Sudanek Hegligeko petrolioa ustiatzeari ekin dio berriz ere, apirilaren 20an Hego Sudanen aurkako borrokan eskualdea berreskuratu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu