'Wikileaks auzia'

Suediak eta Londresek ez dute onartu NBEk Assangeren alde egindako txostena

Suediak dio Assange "bere borondatez" dagoela Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, eta Londresek esan du NBEk ez dituela gertaerak ezagutzen.

2016ko otsailaren 5a
12:36
Entzun

Julian Assange legez kanpoko atxiloaldian dagoela ebatzi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE), eta egoera horrekin amaitzeko eskatu die Suediari eta Erresuma Batuari. NBEren beraren esanetan, gainera, erabakia binkulantea da, eta beraz, esandakoa betetzera behartuta daude bi herrialdeetako agintariak.

Ez dute baina horretarako asmorik. Suediak dio Assange bere erabakiz dagoela Erresuma Batuak Ekuadorren duen enbaxadan; "Suediako agintariek ez dute inolako zerikusirik bere erabakian".

Suediara estraditatzeko agindua saihesteko babestu zen Assangek Ekuadorko enbaxadan. Izan ere, bi emakumek haren aurka jarritako sexu jazarpen eta bortxaketa salaketengatik galdekatu nahi du fiskalak. Assangek dio egozten zaiona ez dela egia, eta AEBen itzala salatu du.

Estradizio agindu horrek ez du ordena Assangen egoera ekarri, Suediko Atzerri Ministerioaren arabera: "Bere askatasuna ez dago Suediako agintariek hartutako erabakiek baldintzatuta", adierazi dute Ministeriotik.

Gisa bereko jarrera hartu du Erresuma Batuak ere: "Erabaki honek ez du ezer aldatzen", esan dute Britainiako Atzerri Ministeriotik "NBEri argi utzi genion ez genuela onartuko bere txostenik. Assange ez dago modu arbitrarioan atxilotuta. NBEk ez dituela gertaerak ezagutzen gaineratu du Londresek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.