Atzo tiroka hil zuten Itcho Ito Nagasakiko alkate eta alkategai zenaren suhia, 40 urteko Makoto Yokoo, izango da haren ordezko ALD Alderdi Liberal Demokrataren zerrendetan.
Ito tiroka hil zuten atzo iluntzean, hauteskunde kanpainako ekitaldietan parte hartu eta etxera bidean zela. Poliziaren arabera, Yamaguchi-gumi taldeak hil du; hau da, Japoniako mafiako talde nagusietako batek.
Alkate gisa Nobuiro Uchida egungo alkateordeak ordezkatuko du hauteskundeak egitendiren arte.
Itcho Ito 12 urtez izan da Nagasakiko alkate, eta nazioartean ezagun egin da arma nuklearren kontra eraman duen borrokagatik.
Japonia
Suhiak ordezkatuko du tiroka hil duten Nagasakiko alkatea hauteskunde zerrendetan
Japoniako Poliziaren arabera, mafiako talde batek hil zuen atzo Itcho Ito Nagasakiko alkatea, tiroka, hauteskunde kanpainako ekitaldi batzuetan parte hartu ostean etxera zihoala. Makoto Yokoo suhia izango da haren ordez ALDren hautagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu