Suitzak ez dio dirua itzuliko Duvalierri

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
BERNA. Suitzako Gobernuak legea aldatu du ustelkeriaren bidez bildutako funtsak jatorrizko herrialdera itzultzeko aukera eman ahal izateko. Aldaketa horrek bide emango du Jean Claude Duvalierri 1986. urtean bahitutako 4.100 milioi dolar Haitiko Gobernuari emateko. Iazko martxoan diru hori diktadoreari itzultzeko agindu zuen epaitegi batek, eta horri erantzunez aldatu du legea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.