Suitzak mugak jarriko dizkie EBko zortzi herriri
GENEVA. Suitzako Gobernuak Europako Batasuneko zortzi herrialdetako herritarrei bere lurraldean egoteko denbora mugatuko die. Europako ekialdekoak dira guztiak. Suitza EBko herrialdea ez den arren, zirkulazio askerako Schengen Eremuko kidea da. 2002an onartutako salbuespen neurri bat erabili du herritar horien zirkulazio librea mugatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu