Suitzan konturik izan ez duela frogatzeko agiri bat plazaratu du Xavier Triasek

2014ko urriaren 31
15:18
Entzun

Bartzelonako udalbatzarrean, UBS Suitzako Bankuen Batasunak sinatutako dokumentu bat irakurri du Triasek. Bertan, UBSk ziurtatu du Triasek ez duela Suitzan kontu korronterik izan. Horrez gain, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren dimisioa eskatu du Triasek, hari egotzi baitio El Mundo egunkariak informazio hori sustatu izanaren ardura.

El Mundo egunkariak argitaratu zuen Xavier Trias Bartzelonako alkateak kontu korronte bat zuela UBSn. Informazio hori ukatu egin zuen Triasek, kazeta auzitara eramango zuela iragartzearekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.