Suizida batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi egin du Jalas herrian hileta batean eta, gutxienez, hamabost pertsona hil dira atentatuaren ondorioz. Hiletako senideek karpa bat jarria zuten, eta hantxe izan da leherketa, gaur arratsaldean.
20 zauritu ere badaudela esan dute Diyala herrialdeko Segurtasun bulegoko iturriek. Jalas herria Bagdad hiriburutik iparraldera dago, 70 kilometrora.
Irak
Suizida batek 15 pertsona hil ditu hileta batean
Gainean zeraman lehergailua eztandarazi egin du karpa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu