SUMENDIA ESNATU DA BERRIRO
Merapi sumendiaren beste erupzio bat gertatu zen atzo, Java uharteko erdialdean. Joan den asteartean piztu zenetik, bosgarren erupzioa izan da. Zulotik botatako hauts hodei erraldoiak 3,5kilometroko altuera hartu du, eta 35 lagun hil dira. Horrez gain, 40.000 herritar etxeetatik aterarazi dituzte. Sumendiak eragindako kalteez gain, tsunami batek Mentawai irlan kalte handiak eragin ditu: guztira 400dik gora lagun hil dira, eta 303 desagertu. Irudian Merapi sumendia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu