Orotara hamabost milioi irakiarrek izango dute bozkatzeko aukera. Hirurehun alderdien zerrendetan izena eman duten 7.655 hautagairen artean aukeratu beharko dituzte ordezkariak.
Hemeretzi koalizio
Hainbeste hautagairen artean bozak irabazteko aukera gehiago dituztenek, alta, koalizioetan bildutako alderdien zerrendak dira. Orotara hemeretzi koalizio aurkeztu dira. Xiitek eta kurduek osatutako aliantzak dira zerrenda nagusiak. Okupazioa abiatu zenetik bi komunitate horien eskuetan egon da boterea. Saddam Husseinen garaian agintea kontrolatzen zuten sunitak, berriz, baztertuta egon dira.
UIA Irakeko Aliantza Batua da aliantza nagusia. Urtarrileko bozak irabazi zituen egun 140 diputatu ditu baina aliantzaren baitan egon diren desadostasunek zatiketa eragin dute. Abdelaziz al Hakimek zuzentzen du zerrenda. Ibrahim Al Jaafari lehen ministroa ere bertan dago Al Daua muturreko alderdi xiitako burua da Al Jaafari. Iad Alauik zuzentzen duen aliantza da aurrekoaren aurkari nagusia. Zerrenda Irakiarra alderdia egungo agintariekin haserre dauden botoa jasotzea espero da. Washingtonen faboritoa da Alaui behin-behineko hauteskundeak egin aurretik bera aukeratu zuten lehen ministro okupazio indarrek. Talde heterogeneoa bildu du eta tartean sunitak daude. Gazi Al Jauar presidente ohia barne.Irakeko Akordio Nazionalaren zerrenda burua, berriz, Ahmed Txalabi lehen ministrorde laikoa da. Kurdistango Aliantzaren Zerrendan bildu dira alderdi kurduak orotara 75 diputatu dituzte egun.Sunitak ere aliantza batean bildu ziren iragan urrian. Adnan al Duleimik zuzentzen du Irakeko Akordioaren Frontea. Hauteskunde Batzordeak hainbat alderdiren eroskeria onartu duela salatu zuen atzo aliantzak.Herrialdean gutxiengo diren sunitak herritarren %20 ordezkatzen dute oraingo honetan boto ematera joatea espero da. Urtarrileko hauteskundeetan eta urriko erreferendumean boikota egiteko deia egin zuten komunitate sunitako buruzagiek. Legebiltzarrerako gaurko bozetatik aterako den erakundea lau urteko iraunkortasuna izango duela aintzat hartuta, alta, orain abiatzen den aro politiko berrian ordezkatuta egotea espero dute sunitek. Iragan urrian euren borondatearen kontra onartu zen eta oinarrian eredu federalista jasotzen duen ituna erreformatzea da suniten helburua. Komunitate horren ustetan eredu horrek zatiketa eragingo luke.Suniten artean, baina, zatiketa bat dagoela agerian gelditu da. Mila erlijioburu sunitek lege izaera duen dekretu bat kaleratu dute aste honetan boza ematea betebehar bat dela esanez. Irakeko Alderdi Iskamikoako buruTarek Al Hatxemik ere bozkatzeko aukera ez galtzeko eskatu die herritarrei. Hainbat buruzagi sunitek aurreko deialdietan bozak boikotatu izana akats bat izan zela adierazi dute. Ulemen Batzordeak, alta, bozei muzin egingo diela iragarri zuen. Erresistentzia egiten ari diren hainbat talde islamistak bozen kontra egiteko oharrak kaleratu dituzte aste honetan.
Neurri zorrotzak
Legebiltzarra osatuko duten 275 eserlekuetatik 45 gutxiengoentzako izango dira, hau da, asiriarrak, kaldearrak, armeniarrak, jediziak... osatzen duten komunitateentzatherritarren %3 ordezkatzen dute.
Hauteskunde Batzorde Independenteak hauteskundeetarako dena prest zegoela adierazi zuen atzo. Al Anbar eskualde sunitako hainbat zonaldetan, baina, ezin izan zituztela hauteslekuak jarri zehaztu zuen erakundeak: «Bertako herritarrak, beraz, ezingo dute bozkatu». Erakundea ez dela egoera horren erantzulea gaineratu zuen: «Segurtasun arazoak egon dira». Tarmia herrian talde armatu batek hamabost hautestontzi lapurtu zituela jakinarazi zuen, halaber, erakundeko bozeramaileak. Orotara 5.500 hautesleku jarri dituzte eta 33.000 hautestontzi. Alderdi politiko ezberdinetako 120.000 begirale egongo dira bozak ikuskatzen. Iraken etxeratze agindua ezarri dute. Segurtasun neurriak zorroztu dituzte azken orduetan segurtasuna bermatzeko eta erasoei aurre egiteko asmoz. Muga guztiak itxita egongo dira larunbata gauera bitartean eta herrialdeak dituen hemezortzi eskualderen arteko bidaiak debekatuta daude. Aireportuak ere itxita daude. Bagdad hiriburuko kaleak hutsik zeuden atzo, hain zuzen ere, hauteskunde kanpaina amaitu eta biharamunean.
Datua
120
Irakeko Barne Ministerioaren menpeko bi atxiloketa zentroetan torturak jaso dituzten presoak gutxienez 120 izan direla jakinarazi zuen atzo Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadore Salami Khalilzadek. Hilabete bateko epean legez kanpoko bi kartzela aurkitu dituzte okupazio indarrek Iraken. Aurrenekoan ehun preso torturatu zituzten eta bigarrenean 21 eta 26 artean.