IRAKEKO OKUPAZIOA. LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. HACHIM HASANI
Sunita legalista
Irakeko suniten bestelako jarrera hartu du, sunita izanda ere, Hachim Hasanik. Iraken gutxiengo diren musulman etnia horretandira erresistentziako kide gehienak. Berak, aldiz,kontrako bideari ekin eta agintarien ondoan izan da azken garaietan. Kurduak, arabiar sunitak eta turkmenak aski nekez elkarrekin konpontzen diren Kirkuk hirian sortu zen, duela 51 urte. Connecticuteko Unibertsitatean (AEB) industria antolakuntzarako doktoretza egin ondoren, inbertsio enpresa bat kudeatu zuen Los Angelesen. Herriratu zenean hasi zen politikan. Irakeko Alderdi Islamistan sartu zen 1990eko hamarkadaren hasieran. Alderdi honek joan den urtarrileko bozetan ez parte hartzea ebatzi zuenez, Gazi al-Jauar presidente sunitaren zerrendan lehiatu zen. Industria ministro karguan egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu