Gaur goizean aurkitu dituzte gorpuak indar estatubatuar eta irakiarrek. Nahrauan herrian izan da erasoa eta bertako biztanleak sunitak eta xiitak dira. Hildako gahienak, hala ere, xiitak zirela jakinarazi dute agintariek. Adreilu lantegi batean egiten zuten behar gehienek. Antza denez, erasotzaileek (lekukoen arabera 50 gizon baino gehiagoko taldea) granada-jaurtigailuak eta arma arinak erabili zituzten langileen aurka.
Ustez ekintzaile sunitek osatzen zuten 50 lagun baino gehiagoko taldea. Bi adreilu lantegi suntsitu zituzten erasoan eta alboan zeuden elektrizitate fabrikan, hainbat bizilekutan eta autotan kalte larriak eragin zituzten. Suntsitutako lantegien hondakinen azpian harrapatuta geratu diren langileen gorpuak ateratzeko laguntza eskatu diete herritarrek Irakeko Barne Ministerioko arduradunei.
Irakeko Barne Ministerioak ez ditu hildakoen datu zehatzak eman. Hala ere, ziurtatu du adreilu fabrikako hildako askorekin batera alboko zentral elektrikoko bederatzi zaintzaile hil direla.
Ustezko 61 ekintzaile atxilotu dituzte
AEBetako okupazio indarrek ustezko 61 ekintzaile atxilotu dituzte aste honetan Bagdad mendebaldean egindako hainbat sarekadatan; Armada estatubatuarrak emandako datuen arabera.
Antza denez, Armada estatubatuarraren txostenaren arabera, atxilotuen artean ustez ekintzaile suizidak eta Al Kaedako ekintzaile atzerritarrak finantziatzen ari ziren pertsonak daude. Atxilotuei "ekintza terroristetan parte hartzeagatik edota horien berri izateagatik" egingo zaie galdeketa.
Iraken okupazioa
Sunitek xiiten aurka egindako eraso batean 20 lagun hil dira gutxienez
Sunita talde batek Bagadaden alboko herri txiki bati eraso zioten atzo arratsaldean eta gutxienez 20 lagun hil zituzten. Poliziak hainbat gorpu aurkitu ditu eta gehienak langile xiiak zirela jakinarazi du. Samarrako mezkita sakratua suntsitu zutenetik xiiten eta suniten arteko liskarrek eragindako eraso odoltsuenetako bat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu