Myanmarko oposizioko buruzagi historiko Aung San Suu Kyi herrialdetik aterako da 24 urtean lehenbiziko aldiz. NLD Demokraziarako Liga Nazionala bere alderdiko bozeramaile batek jakinarazi duenez, Norvegia eta Erresuma Batua bisitatuko ditu. Urteak atzerrian eman ondotik, 1988an itzuli zuen Suu Kyi Myanmarrera. Ordutik, denbora gehiena etxean preso eduki zuen erregimen militarrak, eta aske egon zen aldian atzerrira joateari uko egin zion NLDko buruak, ondoren herrialdera bueltatzen utziko ez zioten beldur.
Suu Kyik atzerrira bidaiatzea trantsizio prozesuarengan duen konfiantzan interpretatu da. Militar ohiak daude orain agintean. Azken bozen ondoren parlamentuko bigarren alderdia da NLD.
Nobel Institutuaren harrera
Norvegiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, Suu Kyi ekainean joanen da harat. Bertzeak bertze, Nobel Institutuak ekitaldi bat eskainiko dio, 1991n Bakearen Nobel Saria ezin izan zuelako zuzenean jaso, preso zutelako.
Suu Kyi Myanmartik aterako da, 24 urtean lehenbiziko aldiz
Gatibu egon ez den urteetan ez du inoiz herrialdea utzi, militarrek sarrera debekatuko ziotelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu