Suu Kyi Myanmartik irten da lehen aldiz 24 urtean
NAYPYIDAW. Myanmarko oposizioko buru eta Bakearen Nobel saridun Aung San Suu Kyi herrialderik atera da lehen aldiz 24 urtean, Asia ekialdeko Nazioarteko Ekonomia Foroan parte hartzeko. Duela urtebete baino gehiago etxeko atxiloaldia kendu zioten Suu Kyri, eta Thailandia izan da mundu osotik egingo duen itzuliko lehen herrialdea. Ekainean Europan izango da, Suitzan, Norvegian eta Erresuma Batuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu