Suu Kyiren helegitea atzera bota dute
NAYPYIDAW. Myanmarko oposizioko buruaren abokatuen azken helegiteak huts egin du. Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunaren zigorra bertan behera uzteko eskatzen zuten haiek. Dena den, Suu Kyik bihar amaituko du zigorra, eta aske utziko duten itxaropena dute haren gertukoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu