Irakeko Gobernuak Al Irakia telebista katearen bidez jakinarazi duenez, bart goizaldean urkatuta hil dute Taha Jasin Ramadan Saddam Husseinen garaian Irakeko presidenteorde izana. Ordu batzuk lehenago arte AEBetako soldaduen zaintzapean egon da Ramadan, eta haiek Irakeko indarren esku utzi ondoren ezarri diote heriotza zigorra.
Joan den astean erabaki zuen Irakeko Auzitegi Gorenak Ramadani hasieran ezarri zioten bizi arteko espetxea gogortu eta heriotzera zigortzea. Xiiten kontrako sarraski baten arduradun izatea egotzita jarri zioten zigor hori.
Ramadanekin lau dira urkamendian hil dituzten aurreko erregimeneko agintariak: Saddam Hussein presidentea, Barzan al Tikriti, Awad al Bandar Iraultzaren Auzitegiko buruzagia, eta gaur hil duten Ramadan.
Mundua
Taha Jasin Ramadan Irakeko presidenteorde ohia urkamendian hil dute
Horrenbestez, Saddam Husseineni ez ezik, haren erregimeneko beste hiru agintariri aplikatu diete heriotza zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu