Frank Hsieh Taiwango Gobernuko alderdiko presidenteak dimisioa eman du gaur, lehengo asteburuan presidentetzarako hauteskundeak galdu zituelako. Alderdi Demokratiko Aurrerakoiko (PDP) buruak hitz hori eman zuen kanpainan, eta bete egin du.
Alderdi Nazionalistak (Kuomitang) irabazi zituen Taiwango (Txinako Errepublika) hauteskundeak, botoen %58 jasota. Ma Ying-jeou hautagaiak Txinarekin harreman ekonomikoak eta politikoak gehiago estutu nahi dituela adierazi zuen emaitzak jakin bezain laster. Bozak arte oposizioan zegoen Kuomitang, eta Txinaren zalea da.
PDPk %42ko babesa jaso zituen. Hsiehek ere Txinarekin hartu-eman ekonomikoak ugaritu egin nahi zituela esan zuen kanpainan, baina Taiwanen independentzia lortu nahi duela.
Urtarriletik izan da PDPko buru Hsieh. Chen Shui-bian Taiwango presidenteak kargua utzi zuen orduan, Legebiltzarrerako bozak galtzeagatik. Kuomitangek erraz irabazi zuen; 81 diputatu eskuratu zituen. PDPk 27.
2000ko maiatzetik egon da PDP Taiwan gobernatzen, eta Kuomitangek maiatzean hartuko du boterea.
Mundua
Taiwango Gobernuko alderdiko presidenteak dimisioa eman du
Frank Hsiehen Alderdi Demokratiko Aurrerakoiak presidentetzarako hauteskundeak galdu berri ditu. Alderdi Nazionalistak maiatzean hartuko du boterea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu