Mundua

Talde Anarkista Koordinatuetako hamahiru kide atxilotu dituzte Espainian eta Katalunian

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, "helburu terroristak" dituen taldeko kide izatea egozten diete, sabotajeak egitea eta lehergailuak jartzea.

Bartzelonako Kasa de la Muntanya etxe okupatua. Abenduan mugimendu libertarioaren aurkako sarekada egin zuten mossoek bertan.. TONI ALBIR / EFE
2015eko martxoaren 30a
12:24
Entzun

Madrilen, Palentzian eta Granadan (Espainia) eta Bartzelonan egin ditu atxiloketak Espainiako Poliziak, 06:00etan. Hamahiru atxilotuetatik bederatzi Madrilen atxilotu dituzte. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, guztira hamazazpi miaketa egin dituzte. Miaketak egiten ari ziren bitartean beste hamalau lagun ere atzeman dituzte poliziek, erresistentzia delitua egotzita.

Hamabi atxilotuei talde terroristako kide izatea leporatzen diete, sabotajeak egitea eta lehergailuak jartzea. Operazioa zabalik dago oraindik.

Ez da azken hilabeteetan anarkisten aurka egindako polizia operazio bakarra. Abenduan, Bartzelonako Gracia auzoan dagoen Kasa de la Muntanya etxe okupatu historikoan 11 lagun atxilotu zituzten. Bartzelonako gune anarkista nagusietakoa da etxe hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.