Pakistango Kurram eskualdeko Parachinar hirian erasotzaile suizida batek 23 lagun hil ditu eta 35etik gora zauritu merkatu batean, soinean zeraman karga zartarazita. Afganistanekiko mugan jazo da erasoa. Pakistango talibanengandik banatutako talde batek, TTP Tehrik-i-Taliban Pakistanek, hartu du bere gain erasoa.
Agintariek etxeratze agindua ezarri dute hirian. Izan ere, atentatuaren ostean, hainbat lagun erasoagatik protesta egitera atera dira kalera, eta Poliziarekin istiluak piztu dira. Hiru lagun hil dituzte tiroz poliziek. Horrez gain, 17 taliban, soldadu bat eta armadarekin batera borrokan ari diren milizia tribaletako hiru lagun hil dira Afganistanekin mugan dagoen Khyber eskualdean jazo diren liskarretan. Matxinoen aurkako operazioa egin du bertan armadak.
Talibanek 26 lagun hil dituzte eraso suizida batean Pakistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu