Talibanek Afganistango ordezkari talde baten kontra egin dute, eta hiru lagun zauritu dituzte. Igandean hamasei zibil hil zituzten tokia ikuskatzen ari ziren, Panjwai barrutian, hain zuzen. Haj Hagha Lalai Dasgeri Panjwai barrutiko tribu-buruak esan du bi misil jaurti dituztela, eta zauritutakoak zibilak eta poliziak direla.
Tiroak entzun bezain laster lekualdatu egin direla gaineratu du Dasgerik.
Barrutira bidalitako ordezkaritza hilketa ikertzen ari zen. Ustez AEBetako soldadu batek hil zituen igandean hamasei zibilak; horietako bederatzi haurrak ziren.