Afganistango Barne Ministerioko Larrialdi Departamentuko buru Homayoon Ainik atzo jakinarazi zuenez, lehergailuak zeramatzan auto bat eztandarazi zuen erasotzaileetako batek parlamentu kanpoaldean. Barnean ziren parlamentariak, eta eraikina hutsarazi zuten; une horretan, tiroketak izan ziren erasotzaileen eta segurtasun indarren artean.
Parlamentuak Poliziaren kontrolpean jarraitzen zuela zehaztu zuen Ainik. Onik atera zituzten parlamentari guztiak. Masoum Stanekzai Defentsa ministro izendatzeko saioa egiten ari ziren barnean.
Talibanek beren gain hartu zuen erasoa: "Hamar leherketa izan dira, hildako ugari eragin dituztenak", esan zuen Zabihula Muyabid Talibanen bozeramaileak.