Afganistan iparraldeko Aibak herrian NATOren 22 ibilgailu suntsitu dituzte talibanek bonba batekin. Txikitutako kamioietatik hemezortzik erregaia zeramaten barruan, eta beste lauk nazioarteko tropentzako bestelako hornidurak. Talibanek bere gain hartu dute «NATOren kamioi inbaditzaileen» kontrako erasoa. Pakistanek hilaren hasieran zabaldu zion berriro muga aliantzari tropak hornitzeko.
Bestetik, Afganistan hegoaldean NATOko soldadu bat hil dute talibanek eraso batean. Gainera, aliantzako helikoptero batek lurra jo zuen atzo herrialdearen mendebaldean. Bi pilotuak zaurituta daude.
Talibanek NATOren 22 ibilgailu suntsitu dituzte Afganistanen
Aliantza militarreko soldadu bat hil dute talibanek herrialdearen hegoaldean egindako eraso batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu