Larunbat goizaldean talibanen aurkako eraso handia hasi zuten NATOko indarrek Afganistango Helmand probintzian, eta, batik bat, Marja hirian. Mendebaldeko indarren arabera, hiri hori da talibanen egungo gotorleku nagusia, eta gune hori mendean hartzea talibanak menderatzeko urrats handia litzateke. 15.000 soldadu ari dira erasoaldian parte hartzen: estatubatuarrak, afganiarrak, britainiarrak, danimarkarrak eta estoniarrak.
NATOko buruzagiek agertu dute "gustura" daudela erasoaren emaitzekin, baina, era berean, onartu dute uste baino motelago doazela. Izan ere, menpean hartu nahi duten eremuan talibanek utzitako lehergailu asko ari dira aurkitzen, eta horrek mantsotu egin du lurreko erasoa. Etxean egindako bonbak lirateke, baina buruzagi militarrek azaldu dute asko ari zaizkiela lehertzen Marjara bidean.
Horrez gain, NATOko indarrek 12 zibil hil zituzten atzo, "hutsegite baten ondorioz" misil bat etxe baten kontra jaurti ondoren. Iturri militarren arabera, 300 metroko okerra izan zuen misilaren ibilbideak eta zibilak bizi ziren etxe bat jo zuen. Stanley McChrystal jeneral estatubatuarrak "barkamena" eskatu du, eta gertakari ondorioz misilen erabilera "berraztertu" egingo dutela adierazi.
Afganistan
Talibanen lehergailuak NATOren erasoaldia moteltzen ari dira
Etxean egindako bonbak dira, baina uste baino gehiago aurkitzen ari direla agertu dute NATOko buruzagiek. Halaber, atzo "hutsegiten baten ondorioz" hamabi zibil hil zituztela onartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu