Sri Lankako armadak jakinarazi du tamil tigreen buruzagiaren gorpua aurkitu duela gaur, Vellupillai Prabhakaranena. Defentsa Ministerioak atera du oharra.
Ordu batzuk lehenago, ordea, LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillako atzerri arloko arduradunak esan du euren arduradun nagusia "bizirik eta salbatuta" dagoela.
Tamil tigreen buruzagiak hilda, gatazka amaitutzat jo zuen atzo Sri Lankak. Duela 26 urte hasi zituzten armadak eta gerrillak borrokak, eta milaka zibil hil dituzte. Aurtengo urtarriletik, kasu, 6.500 zibiletik gora hil dituzte Sri Lankako soldaduek, Nazio Batuek Erakundeak (NBE) esan duenez. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia Sri Lankan izango da asteburuan.
MunDUA
Tamil tigreen buruzagiaren gorpua aurkitu duela dio Sri Lankako armadak
Gerrillak lehenago jakinarazi du euren arduraduna bizirik dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu